1 zikloa (Irakurtzen hasten)

Euskeraz irakurtzen hasteko honako irizpideak hartuko ditugu kontutan:

1.- Komenigarria da hizkien sekuentzia bat jarraitzea. Euskaraz gomendatzen dudan hizkien sekuentzia honakoa da: M, T, K, Z, D, N, B, L, P, S, R, B, G, F. Gaztelerakoa bestelakoa izanik, hautatu dudan sekuentzia hau euskeraz hizkien maiztasunean eta fonemen artikulazio distantzian oinarritu dut.

  Hitzak sekuentzia hau errespetatuz aurkeztuko dugu beti. Ikasleak inoiz ez du azalpenik izan ez duen hizkirik irakurriko. Landutako hizkiak agertuko dira bakarrik. Hori da sekuentzia errespetatzea.

2.- Irakurketa fonetikoa gomendatuko dut eta ez globala. Globalean hitza osotasunean irakurtzen ikasten da. Baina metodo global horrekin ikasle gehienek ikasi dezakete  baina, bakar batzuk zailtasunez ikasiko lukete. Euskara irakurketa transparentea duen hizkuntza da, beraz ingelesean ia derrigorra den global metodo hori ez da gurean egokiena ume guztientzat,adibidez dislexikoentzat edo irakurtzeko zailtasunak dituztenentzat. Globalean ikasleek irakurketaren mekanismoak azalpenik gabe asmatu eta ulertu behar dituzte. Irakuketa fonologikoarekin aldiz, ez dago ezer asmatzerik mekanikoki irakurtzen ikasten da.
Nola jartzen da praktikan?. "M" bezalako hizki bat ez dut "eme" deitzen behiak egiten duen orroa baizik "mmmmmmmm". Fonoma soilaren soinua artikulatzen dut. Gero kontsonante honen fonema bokal batekin lotzen ikasiko dugu: "Ma"

Hala ere, behin hainbat fonema finkatuta daudela irakurketa globalarekin aurrerapenak egitea komeni litzateke. Horrela esaldiak eta hitzak errez eta arin irakurriak izateko aukera izango du ikasleak. Hau orokorrean ipuin eta esaldien behin eta berriroko irakurketarekin dator.


MATERIALAK ERABIPENAREN ORDENEAN

1.- Euskaraz irakurtzeko liburuxka. (pdf) (odt)
 Liburuxka hau erabilita hizkien aurkezpena egiten dut. Liburuxka hau "Kartila" bat da.

Batzutan ikasleei ahaztu egiten zaie hizki batzuen soinua. Ondorengo fitxekin mahaigainean edo orman izan ahal dute hizki bakoitzarekin lotutako irudi bat. 
 Hizkiak gogoratzeko fitxa (maiuskulak) (1-pdf)
 Hizkiak gogoratzeko fitxa (minuskulak) (1-pdf)

2.- Paperan lantzeko fitxak. 
Hizkiz hizki ere letrak lantzeko fitxak ditugu hemen:
M-rekin ariketak  (pdf) (odt)
T-rekin ariketak  (pdf) (odt)
(oraindik gainontzekoak egin gabe)

3.- Autozuzenketak: Irudia / Hitza (pdf) (odt)
Sei hitz bere irudiekin aurkeztuta elkarren ondoan dagokien bikotea jarri behar du ikasleak.

4.- Dadoekin idatzi
Erositako edo norberak egurrez egindako dado batzuk erabilita hizkiekin jolastuz eta hitzak sortu daitezke.

5.- Katamotz Ariketak.  (Web)

Paregabeko euskaraz egindako material interaktiboa, 54 ariketa dituelarik, ikaslearen arreta guztia lortuko dugu eta papera alperrik xahutu gabe hizkien soinua finkatzeko aukera dugu.

6.- Katamotz Irakurketa.  (Web)

Ariketak silabikoak sortzeko aukera ematen digu eta abiadura ezberdinarekin aurkezten ditu. Haurrak bizkor irakurtzeko aukera ematen digu.
Hemen duzue irakurketa ariketa batzuk Katamotz Irakurketarekin zabaltzeko.

Behin hainbat hizki bereganatuta izanik, testu txikiak irakurtzeko aukera ematen digu.

7.- Testu errezen ulermena. Esaldi bakarrekoak. (pdf) (odt)

8.- Testu errezen ulermena. Lau esaldietakoak. (pdf) (odt)